Izar Uxo
Detalles del evento
Ur-ek 10 urte betetzen dituen egunean, bizitzako urte berri baten poza ama berriki galdu izanaren tristurarekin nahasten da. Egun horretan, Ur-ek desio berezi bat eskatzen du eta ezusteko opari bat jasotzen du: teleskopio bat. Hala ere, ez opari honek ez aitaren hitzek ez dute bere galeraren mina arintzen. Xabierrek, bere doluan harrapatuta, ez daki oso ondo nola hurbildu alabarengana, eta biak saiatzen dira bere errealitate berrira ahalik eta ondoen egokitzen.
Hasiera berri baten bila, izeba Trinik bere baserrira bizitzera gonbidatzen ditu. Han zerua oso desberdin ikusten da, izugarria da eta gauez milioi bat izarrekin argitzen da. Ur-entzat, unibertso zabalean bere amaren izarra bilatzeko aukera paregabea da. Baina aitak, hasieran, ez du ulertzen bere alabaren benetako nahia, eta berak behar duena txakurra dela pentsatzen du. Bere bizitza berrira egokitzen den bitartean, Ur-ek jakin-mina piztuko dion misterio bat aurkituko du aldameneko baserrian. Beñat lagunaren laguntzarekin, abentura batean murgiltzea erabakiko du.
Zer sekretu ezkutatzen ditu Frasku bizilagun misteriotsuak? Zer gertatzen da benetan etxe horretan? Intriga hazi ahala, erantzunak bilatzeko intentzioarekin, Ur-ek ezagutzen ez duenari aurre egin beharko dio, eta agian, bidean, hainbeste irrikatzen duen hori aurkitzea lortuko du.
«Izar Uxo» istorio hunkigarria da, desio sakonen indarraz, familia-loturen garrantziaz eta, maite gaituztenen laguntzarekin, gure beldur sakonei aurre egiteko moduaz hitz egiten digu. Batzuetan, desioak bete egiten dira, baina ez beti espero dugun moduan.
Haurrendako antzerki testuen XXXIII lehiaketaren testu irabazlea.
Egilea: Goiz Eder Iturain Aramendi.
Zuzendaritza: Eva Azpilikueta, Laura Villanueva.
Aktoreak: Eva azpilikueta, Txetxu Kollado, Monika Torre, Laura Villanueva.
HIZKUNTZA: Euskaraz
PUBLIKOA: Familiarra
- Edades: Familiar
- Idioma: Euskera
- Precio: Consultar